Administrazioko Mahai Orokorraren bileran ez du parte hartu ELAk

2013/05/22
Administrazioko Mahai Orokorraren bileran ez du parte hartu ELAk
Eusko Jaurlaritzak dei egin die sindikatuei gaur, maiatzak 22, bilera egiteko, Mahai Orokorrean. Eguneko aztergai-zerrenda Mahai Orokorraren aurreko bilerarena bezalakoa izan da.Gobernuak ez du ezer erabaki lanaldi-dekretuaz, edo guri, behintzat, ez digu ezer jakinarazi. Egoera honetan, ELAk elkarretaratzea deitu du goizeko 10,30etarako Lakuan.

ELAk azaldu du gaurko aztergai-zerrenda Mahai Orokorraren aurreko bilerarena bezalakoa dela. "Orduan, ordezkaritza dugun lau sindikatuok bileratik aldegin genuen, eta gobernua premiatu genuen lanaldi-dekretua indargabetzeari buruzko iritzia ematera; egun batzuk lehenago legebiltzarrean —erabateko gehiengoaz— gauza bera eskatu baitzen".

ELAk salatu du Gobernuak ez duela ezer erabaki lanaldi-dekretuaz, edo guri, behintzat, ez digu ezer jakinarazi. Puntu hori, gainera, ez da agertzen aztergai-zerrendan.

"Zinez uste dugu probokazio bat dela. Nahi dutena egin eta desegin dezaketela uste dute, agintekeriaz jokatuz, solaskideekin gorde beharreko formak ere gorde gabe", azpimarratu du,.

"Bilera-deialdiak berez dakarren probokazioa gutxi balitz bezala, gobernu honek hain bereak dituen propagandaz eta publizitateaz apainduta zabaldu du deialdia. Izan ere, argitaratu egin dute bilera-deialdia, Eusko Jaurlaritzako langileak jakinaren gainean egon daitezen. Lehenengo aldiz, erakundearen 30 urtetik gorako ibilbidean".

ELAren ustez elkarrizketara eta negoziaziora beti irekiak eta emanak direlako itxurak egin nahian dabil Eusko Jurlaritza..

"Eusko Legebiltzarraren lege bat urratu dute dekretu bidez; oraingo legebiltzarrak premiatu ditu dekretu hori indargabetzera, eta ez diote jaramonik egin; langileek, aho batez, eskatu diete asteko 35 orduko lanaldia errespetatzeko, eta ez diete entzun nahi izan", gaineratu du..

ELAk langileak mobilizaziora bultzatzen jarraituko du, "murrizketak murrizten ez dituzten artean, lanaldia luzatzeko dekretua ere barne, zeren lan-baldintzak okerragotzeaz gain, lanpostuak galtzea ere baitaka"r.

Eusko Jaularitzari eskatzen dio Madrilgo Gobernuaren atzetik orpoz orpo eta itsu-itsuan ez joateko, gastua murrizteko politikak bertan behera uzteko, eta politika fiskala aldatzeko —iruzurra zigortuz eta gehien daukatenei gehiago ordainaraziz—.

Azkenik , dei egiten die euskal administrazio publikoko langile guztioi modu aktiboan maiatzak 30 ean izango den greba orokorrean parte hartzera aipaturiko politikak alda dezaten lortzeko.