Maiatzak 1: oinak lurrean

2017/04/30
Maiatzaren Lehena ate-joka dugu. Eta, noski, aurten ere kalera aterako gara langile-klasearen parte izateaz dugun harrotasuna azaltzera. 2017 honetan hitzordu bikoitza dugu, Bilbon eta Iruñean. Maiatzaren Lehenean, denok kalera!

Bilbo: Hitzordua 11:45tan izango da, Jesusen Bihotzean. Ordu horretan ekitaldi bat hasiko da, eta hiru lagunek hartuko dute parte. Adolfo Muñoz Txiki –idazkari nagusia–, Esther Saavedra –Bizkaiko zerbitzu publikoetako arduraduna– eta Soraya García –ELAren ordezkaria Bizkaiko Erresidentzietan–. Ondoren jendetsua eta koloretsua izatea aurreikusten den manifestazio bat habiatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren atariraino; bertan Bizkaiko Erresidentzietako langileen aldeko elkartasun ekintza bat egingo da. Aurten ere ohiko adiskidetasun bazkaria Areatzan jarriko den karpa erraldoian egingo da. Guztira 2.000 bazkari zerbitzatuko dira 19 eurotan –txikiek, 10–. Janari eta edari guztiak bertakoak eta ekologikoak diren produktuekin eginak izango dira.

Iruñea: Iazko arrakastaren ostean aurten ere ELAk Maiatzaren Lehena Iruñean ospatuko du. 12:00tan Udaletxearen aurrean amaituko den manifestazio bat hasiko da Gurutze Enparantzatik; Udaletxean bertan ekitaldi bat egongo da. Ondoren Labrit pilotalekuan herri-bazkaria egingo da. 19 euroren truke –adin txikikoek 10– urte honetarako aukeratutako menua dastatu ahal izango da: patatak txorizoarekin, oilaskoa entsaladarekin, pantxineta, kafea eta kopa. Bazkariaren ostean Muxu-rock taldeak bazkal-ostea girotuko du bere dantzaldiarekin. Gainera aurten haur eta gazteentzako txoko bat antolatutako da, puzgailu eta futbolinekin.