Maiatzaren 24an ELAk jarraipena emango dio metalgileen aldeko bere borrokari
2010. urteko negoziazioan ADEGI lan-merkatu berri bat sortzen saiatu zen. Orduko hitzarmenen ezaugarriak hauek ziren: aurrera-eragin mugatua, eskubide-galera, soldatak jaisteko aukera, eta kaleratze merkeagoak. ELAren gidaritzapeko borrokaren azken ekintza 7 eguneko greba gogoangarria izan zen. Eta horrela metalgintzaren patronalak alde batera utzi behar izan zituen bere asmoak.
Probintzia-hitzarmenaren negoziazioaren bidez ADEGIk lortu ahal izan ez zuena, 2012ko lan-erreformak eman dio. Gainera, CCOOek eta UGTk bultzatu duten estatu-hitzarmenaren inguruko zentralizazio-prozesuaren ondorioz edukirik gabe geratzen ari dira probintzia-hitzarmenak.
2012ko otsailetik ELAk erabateko ezetza eman dio lan-erreformaren aplikazioari. ELAk urratu duen intsumisio-bidetik joanda 60tik gora enpresa —Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakoak— blindatu dira lan-erreformaren aurrean. Rajoyren erreformaren aurkako borrokaren lidergoa geuk daramagu.
Maiatzaren 24ko greba beste pauso bat izango da norabide horretan. Probintzia-hitzarmena erreferentzia ona izan behar da metalgileentzat, eta horrekin batera Rajoyren erreformaren aurkako benetako blindatzea lortzen aurrera egin behar dugu: enpresa-mailako hitzarmenak, horretarako berariaz prestaturikoak. Bestalde, lan-merkatuaren eskenatoki berri honetan, greba-deialdia baliagarria izango da aurre egiteko modurik onena aurkitzeko metalgintzako enpresetan.
ELAk maiatzaren 24ko grebara deitzen die lan-erreformatik babestu ez diren enpresa guztiei. Bada garaia gure borroka antolatzeko! Bada garaia erantzuteko! ELA, beti bezala, aitzinean joango da borrokan.