Maiatzaren 8an bilkura Precicast Bilbaon hitzarmena erreibindikatu eta soldata maila bikoitzak desagertzea eskatzeko

2004/05/05

Maiatzaren 8rako, larunbata, ELA-PCBko (Precicast Bilbao) atal sindikalak erreibindikazio-bilkura deitu du goizeko 10:00etatik 13:00etara. Bilkura honetan hitzarmena erreibindikatu eta soldata maila bikoitzak desagertzea eskatuko da.

ITP taldearena den Barakaldoko enpresa honek, ate irikien eguna osaptuko du larunbatean, hori dela eta langileek "Gaur kontatu eta erakutsiko ez dizutena" lemapean protesta egingo dute.