"Maiatzaren Lehenak irakaspen argia dakar: zer den funtsezkoa gizarte batean eta zer ez"

2020/04/24

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, koronabirusak sortutako krisiak berebiziko mezua utzi digu: bizitzarako funtsezkoak diren sektoreei balioa eman behar zaie, lan horiek prekarizatuta egon baitira orain arte. Lakuntzak baieztatu duenez, aurten Maiatzaren Lehenean agerian geratuko da, inoiz baino gehiago, zer den benetan garrantzitsua gizarte batean eta zer ez. Zentzu horretan, sektore publikoa indartzeko unea heldu dela azpimarratu du.