Maiatzaren leheneko ekitaldiak eta agiria

2004/04/25

Maiatzaren lehenean langileak berriro karriketara irtengo gara lan duina, eta gizarte justu eta solidarioagoa erreibindikatzeko. Gehiengo sindikalak antolatutako manifestazioa "ELA, LAB, STEE-EILAS eta EHNE" goizeko 11tan irtengo da Gran Vía 68tik Buenos Aires kaletik Udaletxeraino iristeko. Aurtengo lema "Langileak, burujabe. Luchar merece la pena" izango da.tería Toledo. Udaletxean José Elorrieta eta Rafa Díez, ELA eta LABeko Idazkari nagusiek hitza hartuko dute. STEE-EILAS eta EHNEko ordezkariek bertan bildutakoak ere agurtuko dituzte.

ANAITASUN BAZKARIA

Manifestazioaren ondotik ELAk bazkaria egingo du Bilboko erakustazokan. Txartelak komarkaletan erosi ahal izango dira, haurrenak 7 eurotan eta gainontzekoak 14 eurotan. Menua hurrengoa izango da: Patatak errioxar erara, oilasko errea entsaladarekin eta postrerako ijito besoa izozkiarekin. Eztarria bustitzeko Nafarroako ardoak, "cava" eta kafea izango dira. Animatuenek kopa eta purua ere izango dute.

Haurrentzako ohiko gaztelu puzgarriak izango dira eta oraindik zehaztu gabe dagoen aktuazio nagusia. Irailerako sei taldeak dantzaldian joko du.