Maiatzaren Leheneko manifestazioa Bilbon

2010/04/30
“Inoiz baino gehiago sindikatua langileekin ” lelopean, euskal langileria ez dagoela prest gure eskubideen aurkako erasoak onartzeko, aldarrikatuko du ELAk.

Manifestazioa goizeko 11,30etan abiatuko da Jesusen Bihotzaren Plazatik eta Plaza Biribilean amaituko da. Manifestazioa hasi aurretik, Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak hartuko du hitza.

Arratsaldeko 2,30etan ohiko bazkaria izango da Barakaldoko BEC-en.