#MaiatzarenLehena, denok kalera!

2021/04/30
ELAk mobilizazioak egingo ditu Maiatzaren Lehenean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta mitinak eta manifestazioak egingo dituzte bertan. Sindikatuak mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die langileei, beharrezkoak diren segurtasun neurriak betez pandemia-egoera honetan. "Aldaketa garaia da, bai, baina kalean eta lantokietan presioa egiten jarraitzen badugu bakarrik izango dira posible". Manifestazioak 11:30ean abiatuko dira Bilbon, Iruñean eta Donostian; Gasteizen ordu erdi lehenago hasiko da. Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia Bilboko manifestazioan izango da. Hitz ordua dugu bihar!: ⏰ 11:30: Jesusen Bihotza #Bilbo. Alderdi Eder #Donostia. Gurutze Plaza #Iruñea. ⏰ 11:00: Virgen Blanca #Gasteiz.

'Aldaketa garaia da ' lelopean, ELAk aldaketaren ordua dela aldarrikatuko du, lan erreformaren indargabetzea eta erreforma fiskala bereziki azpimarratuz. ELAk azpimarratu du pentsio publikoen eta lan-erreforma indargabetzearen aldeko apustua egiteko unea dela, hemen lan-hitzarmenak negoziatu ahal izateko eta enplegua ez suntsitzeko.