Mallorcako atentatua gaitzesteko bilkura

2009/07/30
ELAk komunikatu batean irmo gaitzetsi du gaur izan den Mallorcako atentatua.

ELAk komunikatu batean irmo gaitzetsi du gaur izan den Mallorcako atentatua, non bi guardia zibil hil dituzten eta beste zenbait lagun zaurituta gertatu diren. ELAk berriro eskatzen dio ETAri utz diezaiola bortxaren eta bortizkeriaren bideari, honek samina eta haserrea besterik ez baitu ekartzen.

Hilketa arbuiatzen eta gaitzesten duela adierazteko, eta hildako eta zaurituen senide eta hurbilekoei elkartasuna helarazteko, ELAk bilkura bat deitu du gaur, arratsaldeko 6etan, Bilboko Guggenheim museoaren aurrean.