Manifestazioa Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen sektorean hitzarmen duin bat lortzeko

2006/06/22

ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek aurrera jarraitzen dute Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen sektorean hitzarmen duin bat lortzeko eramaten ari diren mobilizazioekin. Horrela, gaur, ekainak 23, manifestazioa burutu dute Bilboko Jesusen Bihotzetik hasita. Bertan 1000 bat lagunek hartu dute parte. Arlo honetako langileentzako indarrean dagoen hitzarmena 2003. urtekoa da. Enpresarien jarrerak akordio on bat lortzea eragotzi du orain arte. Hauek dira sindikatuen proposamenak.