Manifestazioa egin dute Aguinaga Comercialeko langileek, ELAren babesarekin greba mugagabean hiru hilabete betetzear daudela

2023/01/20
Mercedes-Benzen kontzesionarioa da Aguinaga eta 2022ko martxotik ez du plantillak lortu Zuzendaritzak Hitzarmena sinatzea. Negoziazio Mahaia sortzeko unean izan zituzten zailtasunak izaten ari dira orain elkarrizketa mugiarazteko. Hilabete daramatzate bilerarik egin gabe eta, aurreko astean, Lan Harremanen Kontseilura joatea proposatu zioten langileek enpresari, negoziaketekin jarraitzeko.

Barakaldoko kaleetatik manifestatu dira langileak. 2022ko urriaren 27an greba mugagabea hasi zuten produkzioko profesionalek, Bilbon, Leioan eta Barakaldon 120 langile baino gehiago dituen enpresa honetan. Enpresaren balantze ekonomikoak aztertu ondoren, azken hiru urteotan 4 milioi eurotik gorako irabaziak izan ditu Aguinaga Comercialek eta, plantillak, langileek sortzen duten aberastasunaren banaketa justua bermatuko duen Hitzarmen proposamena egin zion zuzendaritzari. Langileek uste dute greba bukatuko dela aplikazio bermea duen Hitzarmen on batekin.