Bizkaiko autobideak
Manifestazioa egin dute lan baldintzen eta errepideen egoera eskasa salatzeko

Euskadi Plazan hasi eta Interbiakek Bilbon duen egoitzara arte egin dute manifestazioa, gaur eguerdian, plantilletako batzuk. Metropoli hegoaldeko saihesbideko, Artxandako tuneletako eta Bizkaiko AP-8ko langileak izan dira, hain zuzen, bigarren mobilizazio eguna egin dutenak.
Langileek salatu dutenez, Gesbisak eta Transbisak lanpostu eta zerbitzu murrizketak adostu dituzte eta, horrek, lan baldintzetan eta lanaren kalitatean eragin negatiboa izango du. Horrez gain, irabazi marjina eskasak dituztela argudiatuta enpresa biak negoziazioa blokeatzen ari direla salatu dute. Gogoratu beharra dago Gesbisa eta Transbisa enpresak Interbiak enpresa foralaren esleipendunak direla.
Egoera horren aurrean, ordezkaritza sindikalak eskatu die bai Interbiaki eta bai Bizkaiko Foru Aldundiari gatazka konpontzen laguntzeko. Lanpostuak eta KPIa bermatzen ez badituzte greba egutegia prestatzen hasiko direlako iragarri dute ere bai.