Manifestazioa egingo du Arnaldo Askatu plataformak urriaren 11n, Elgoibarren

2014/09/28
Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez espetxeratu zituztela bost urte igaro direla salatzeko eta berehala aska ditzatela eskatzeko, manifestazioa antolatu du Arnaldo Askatu, Politika Askatu plataformak. Denetariko 200 bat pertsona ezagunek babestu dute deialdia. Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusiak eta Laura Mintegi Legebiltzarkide ohiak irakurri zuten agiria. Bat egin dute, besteak beste, Adolfo Perez Esquivel Nobel Saridunak, Carlos Garaikoetxeak, Julio Anguitak eta Jusep Lluis Carod-Rovirak.

A