Nafarroako Hezkuntza Publikoa
Manifestazioa egingo dute Iruñean, maiatzaren 24an

Manifestazioa egingo dute Nafarroako Hezkuntzako sindikatuek maiatzaren 24an, Iruñean. ELA, LAB, STEILAS, CCOO eta UGTk bi greba egun egin eta gero, gobernuak negoziatzeko interes eza erakusten jarraitzen duenez egin dute mobilizaziorako deia. Hurrengoak dira sindikatuen eskakizunak:
Ratioen jaitsiera
- Ratioak 20ra murriztea Haur Hezkuntzako maila guztietan (3-6 urte).
- Eskola txikietan, Haur Hezkuntzan, maila anitzeko geletako ratioak murriztea (14tik 12ra, bi maila badaude, eta 12tik 10era, hiru mailatako ikasleak badituzte).
- Egutegi bat ezarriko da ratioen jaitsiera etapa guztietara zabaltzeko (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa...).
Plantillen egonkortasuna
- Departamentuaren konpromisoa lanaldi osotzat hartzeko Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako gutxienez 15 eskola-orduko kontratuak, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako gutxienez 18 eskola-ordukoak.
Gainzama murriztea
- Adinean onarritutako ordutegi murrizketa zuzendaritza taldeetan ere aplikatzea, eta ordu horietan ikastetxean egon beharrik ez izatea (benetako murrizketa).
- Ikastetxeetan ezartzen edo garatzen den edozein programarekin batera, ordu zuzkidura eman behar da.
- Prestakuntza instituzionaleko orduak 12 ordura murriztea eta prestakuntza orduak bi ikasturtetan bateragarriak izatea.
- Administrariak ikastetxe guztietan, eskola txikiak barne.
Erosahalmena berreskuratzea
- Soldataren % 10eko osagarria eta egutegia jarri datozen urteetan galdutako guztia berreskuratzeko.
- KPIri lotutako soldata igoerak hurrengo urteetan.