Manifestazioa ekainaren 1ean Baionan Lurralde Kolektibitatea exijitzeko
2013/05/31
Larunbat honetan, ekainak 1, manifestazio bat antolatu da Baionan Ipar Euskal Herrirako Lurralde Kolektibitatea exijitzeko. Manifestazioa 17:00tan hasiko da Laugan (Baiona), eta Lapurdiko hiriburuaren kale nagusiak zeharkatuko ditu.
ELAk bat egiten du deialdiarekin eta militantzia guztiari dei egiten dio bertan parte hartu dezan.