Manifestazioa eta aldarrikapen-murala egin dituzte Bizkaiko zahar-etxeetako langileek, 12. greba egunean

2022/11/23
Bizkaiko zahar-etxeetako langileak Bilboko Gizarte Ekintzako egoitzara arte joan dira gaur, azaroak 23, manifestazioan. Egungo zaintza-ereduaren eta pairatzen duten lan-egoeraren aurka agertu dira eta beraien aldarrikapenak jasotzen dituen mural bat sortu dute.

Egungo zaintza-ereduak duen egoera larriaz gain, azken bi urteetan inolako lan hitzarmenik gabe jardun behar izana kritikatu dute. Eta hori gutxi balitz, GUFEko lankideekin alderatuta, %40 gutxiago kobratzen dutela ere gogorarazi dute.

Bihar, hilak 24, herrialdeko hainbat gunetatik ibiliko dira bizi duten egoeraren berri jendeari ematen, bai eta protestekin jarraituz.