Manifestazioa eta karaokea Guggenheimeko garbitzaileen greba eskubidea urratzen ari dela salatzeko

Horregatik, gaur Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartu dira langileak, gatazkan erakundeak duen erantzukizuna gogorarazteko eta negoziazioetan parte hartu dezan eskatzeko. Izan ere, gogoratu behar da museoak 2021ean 11 milioi euro jaso dituela hiru erakunde hauen eskutik: Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Bilboko Udala.
Bilboko kaleak manifestazioan zeharkatu ondoren, ekitaldia egin dute museoaren alboan, eta karaoke batekin amaitu da, egoera penagarriaren parodia gisa.
Garbiketako plantillaren borroka soldata arrakalaren aurka eta lan baldintza prekarioak hobetzeko da. Izan ere, 20 urte baino gehiago garbiketa zerbitzua eskaintzen izan ondoren, soldatek ez dute bermatzen langileak hilaren amaierara iristea, eta kontratazioaren partzialtasunak eta lan kargek nabarmen okertzen dituzte lan baldintzak. Gainera, tratu klasista eta mespretxuzkoa jasotzen ari dira garbiketa lanak egiten dituztelako, funtsezko zerbitzua den arren.
ELAk argi du borrokan jarraitu behar dela baldintza duinak lortzeko, eta beharrezko mobilizazioekin jarraituko du.