Osakidetza
Manifestazioak deitu dituzte otsailaren 25erako EAEko hiriburuetan, osasun sistema publikoaren alde

Mobilizazioak 12:00etan abiatuko dira Bilboko Jesusen Bihotzaren plazatik, Gasteizeko Andre Maria Zuriaren plazatik eta Donostiko Bulebarretik. Langileei, herritarrei eta gizarte mugimenduei guztion osasuna defendatzeko mobilizatzeko deia egin diete sindikatuek.
Murrizketak eta itxierak bezalako egiturazko araoez gain, sindikatuen iritziz, prekarietateak jarraitzen du izaten osasun publikoaren arazo handienetakoa: %50etik gorako behin-behinekotasuna; hamarkada batean, %20tik gorako erosahalmenaren galera; lan gainkarga sistematikoa; plantilla urria; ordezkapen eza eta lanpostu hutsak ez betetzea; lan baldintzetan murrizketak, hala nola Garapen Profesionalean aplikatu nahi den murrizketa erradikal eta justifikaziorik gabea...
Negoziaziorik ez
Sindikatuek salatu dute Lakuak, negoziazio plantak egiten baditu ere, Mahaia blokeatuta daukala eta jaramonik ez diola egiten herritarren eta langileen manifestazio eta grebei. Horrez gain, aurtengo aurrekontuek Osakidetzara 2022koek baino 20 milioi euro gutxiago bideratzen dituztela arbuitau dute. Horren ondorio zuzena da, sindikatuen aburuz, osasun aseguru pribatuen kontratazioak gora egin izana. Bizkaian, esaterako, 3 herritarretik 1ek kontratatu du aseguru pribaturen bat.
Guzti horregatik, manifestazioa deitu dute ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek, otsailaren 25erako. Langile, herritar eta gizarte mugimendu denei animatu diete parte hartzera.