Manifestazioak Gipuzkoako metalgintza alorreko greba egunetan

2010/10/11
ELA eta LAB sindikatuek 7 greba egun gehiago deitu dituzte Gipuzkoako metal arloko lan hitzarmenaren alde. Grebak urriaren 13, 14 eta 15ean eta azaroaren 2, 3 ,4 eta 5ean izango dira.

Aurtengo urtea erabakigarria da Gipuzkoako Metalean lan egiten dutenentzat. ELA eta LAB sindikatuen esanetan okoan duguna ez da makala, eguneroko lan-baldintzak nolakoak izango diren hurrengo hamarkadetan.

Gipuzkoako metalgileek hitzarmena defenditzeko jarrera argia adierazi dute, patronalak behin eta berriz negoziatzeari uko egiten dion artean. ELAk eta LABek ezinbestekotzat jotzen dute Adegik egungo hitzarmena aintzat hartzea negoziatzen hasteko.

 

Lehenengo hiru egunetarako hainbat protesta iragarri dira. Guztiak goizeko 11,30etan hasiko dira.

 

Asteazkena, 13

Eibar, Unzaga Plaza

Tolosa, Tríangulo Plaza

Osteguna, 14

Beasain, Tren Geltokia

Hernani, Karabela Errotonda

Ostiarala, 15

Donostia, Bulevar