EAEko osasun garraioa

Manifestazioa patronalaren proposamen eskasen aurrean

2024/03/20
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garraio sanitarioaren sektoreak manifestazioa egin du Bilboko kaleetan, ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta, Osakidetzako langileen baldintza berberetan eta erosteko ahalmena galduko ez duen hitzarmen bat defendatzeko. Greba mugagabean dira otsailaren 19tik.

Negoziazio mahaiaren azken bileran, ELAk, UGTk eta CCOOk lau zutabe nagusi dituen testu bateratua proposatu zuten. Besteak beste, honako proposamenekin:

• 2022-2028ko indarraldia
• Ez aplikatzeko klausula
• Erosteko ahalmena berreskuratzea
• Osakidetzaren jardunaldiarekin parekatzea
• Lizentziak

Oraingoz, soldatari eta lanaldi murrizketari dagokienez, enpresa eskaintza ez da nahikoa, eta, beraz, aurrera jarraitzen dute otsailaren 19an hasi zen greba mugagabearekin.

Egoera horren erantzukizuna enpresena zein Osasun Sailarena da, eta, gaur egun, plantillak greban daudela, oraindik azken horrek ez die sindikatuei harrera egin sektorearen aldarrikapenak entzuteko. Hori guztia gehiegikeriazko gutxieneko zerbitzuekin, ia % 100ekoa, sektoreko langileen grebarako eskubidea urratzen dutenak.

Negoziazio mahaiaren hurrengo bilera martxoaren 26an izango da.