LAneko heriotza
Mantentze lanetan ari zen Tubacex-eko azpikontratako langile bat hil da
Gaur, azaroak 8, ostirala, Construcciones JAGOBA ZAMALLOA, S.L. enpresako 57 urteko A.S.O. langilea hil da Tubacex Taldeko ACERALAVA enpresak Amurrion dituen instalazioetan.
Antza denez, goizeko txandaren hasieran gertatu da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, labeak mantentzeko eta garbitzeko lanak egitera zihoan langilea erori egin denean. ACERALAVAko zerbitzu medikoek eta larrialdietako zerbitzuko anbulantzia batek berehala esku hartu arren, ezin izan da langilea suspertu eta hil egin da.
ELAk elkartasuna eta babesa helarazi nahi die hildakoaren senide eta lankideei.
Era berean, ELAk gogorarazi nahi du prebentzioan inbertitzeak bakarrik lor dezakeela ezbehar-tasa altuak murriztea eta lanean heriotza kopuru handia saihestea. Hori erakundeen lehentasunezko helburua izan beharko litzateke, eta, oro har, klase politiko osoaren jardunarena ere, baina, zoritxarrez, ez da horrela.