"Manu Azkarate etxera" manifestazioarekin bat egin du ELAk

2004/02/06

ELAk, gehiengo sindikala osatzen duten beste sindikatuekin batera, aspaldidanik gaixotasun sendaezina jasaten duen Manu Azkarate presoa aska dezatela eskatzeko manifestazioarekin bat egiten du. Era berean Manu Azkarate eta egoera berean egon daitekeen edozein presori indarrean dagoen espetxe legeriaren 92. artikulua inolako baldintzarik gabe ezar dakiela, eskatu du.

Manifestazioa:
Donostian
Otsailaren 7an Larunbata
17:30etan Boulebarrean