Manu Robles-Arangiz Fundazioa Institutuak hamar urte bete ditu

Egunak hiru atal nagusi izango ditu. Eguneko lehen partea –11:00etatik 13:00ak arte– gogoetarako izango da. Bertan hamar urte hauetan egindako lana aztertzeaz gain etorkizunerako erronkak zehaztuko dira.
Gogoetaren ostean eztabaidatzeko aukera egongo da. Izan ere 15:00etatik aurrera eta 18:30ak arte bi mahai inguru antolatu dira. Lehen mahai inguruak Burujabetza, nondik da? leloa izango du. Bertan Amaia Muñoak –ELAko idazkari nagusiaren-albokoa–, Eneko Bidegainek –kazetaria–, Angel Oiarbidek –Gure Esku Dago dinamikako bozeramailea– eta Mario Zubiagak –Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea– Eskoziako, Kataluniako eta, noski, Euskal Herriko egoera politikoa aztertuko dute.
Ondoren Joseba Azkarraga soziologoak eta Michel Berhocoirigoin laborari sindikalistak honako galdera erantzuten saiatuko dira: Burujabetza, zer da?