Manu Robles-Arangiz Fundazioak bere sostengua adierazi die Pauen auziperatutako demoei

2005/01/18

Paueko auzitegira deituak izan diren Xarlo Etxezaharreta, Jean Noël Etcheverry "Txex", Gorka Torre eta Iñaki Etxeleku demoei bere elkartasuna eta sostengua helarazi nahi die Manu Robles-Arangiz Fundazioak.

Lau militante hauek auziperatuak izan ziren Lapurdiko Biltzarraren liburuaren Euskal herriratzearen aferan. Lehen auziaren ondoren Paueko auzitegian 1.500 euro oraintzera kondenatu zituen eta pagatzen ez bazuten 75 egunez kartzelatuak izatera.

Frantses Estatua prest dago lau pertsona huek atxilotzera ekintza sinboliko eta pazifiko baten bidez, Ipar Euskal herritarren gehiengoak (auzapezen gehiengoak, Garapen Kontseiluak, herriko kontseiluek, ...) eskatzen duena betetzea exigitzean. Hau da, Lapurdiko Biltzarreko erregistroak duela 200 urtetik hona jasotzen duen bezala, Euskal Departamendua sortzearen aldeko erabakia.

Manu Robles-Arangiz Fundazioak Ipar Euskal herriko herritarren gehiengoaren eskariarekin bat egiten du eta aldi berean bihar Pauen auziperatu izango direneo bere elkartasuna eta sostengua helarazi nahi die.