Manu Robles Arangiz Institutuak BERRIA egunkariaren akzioak erosi ditu

2003/06/19
300 euroko 200 akzio erosi ditu eta partaidetzaren %1'2aren jabe izango da.

ELA euskarazko egunkari berria argitaratzeko egitasmoen partaide bilakatu zen ekainaren 18an. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin da sinadura eta Manu Robles Arangiz Fundazioaren bidez 60.000 euro akzioetan erosi dira. ELAk langileei eta kideei proiektu honetan parte hartzea eskatu dien einean, sindikatuak ere bide beretik egin nahi du.