Manu Robles-Arangiz Institutuaren eta UNED-Bergararen arteko hitzarmena

2006/09/26
Bergarako UNEDek eta Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioak bien arteko lankidetza sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute; hitzarmena dela-eta, unibertsitate mailako zentroak Robles-Arangiz fundazioaren jarduerari babes akademikoa emango dio.

Sinatutako hitzarmenak dioenez bi erankundeen xedea euskal kulturaren eta prestakuntza-jardueren sustapen eta garapena denez, Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioaren eskaintza UNED-Bergara zentroaren urteko eskaintzan sartu ahal izango da.

Hartara, Manu Robles-Arangiz fundazioaren prestakuntzak UNED-Bergararen babes akademikoa jaso ahal izango du; halaber, ikastetxe honek bere eskaintzaren baitan emandako ikastaroen homologazioa edo aitorpen ofiziala sustatuko du.