MARIA CRISTINA HOTELEAN AURRE AKORDIOA

2003/11/20

Azaroaren 20an Maria Cristina Hoteleko jabe den Starwood taldeko zuzendaritzarekin aurre akordioa lortu zuen ELAk, ondorioz 75 eguneko greba amaitutzat eman zen.

Akordioari ukituren bat falta bazaio ere langile guztien onarpena izan zuen eta gatazkaren oinarri ziren bi puntu nagusiak konpondu zituen: soldata hobekuntza eta behin-behineko langileentzat enplegu egonkorra bermatzea.

ADEGIk sektorearentzat egin zuen soldata igoeraren eskaintza hobetzen du, 2003ko 4,75eko soldata igoera eta 2004rako KPI +0,75z gain, Maria Cristina Hoteleko langileek 2003an 180¬ko plusa jasoko dute eta 165¬koa 2004an. Etorkizunean kopuru hauek soldata moduan finaktuko dira.

Enpleguari dagokionez, gatazkaren bigarren oinarria, behin behineko kontratuarekin dauden 12 langileak finko ez jarraiak izatera pasako dira eta gainontzeko 13 behin behinekoek lehentasuna izango dute etorkizuneko kontratazioetan, ekitaldietarako edo goi-denboraldian plantilla handitu behar denean.

Horrez gain lanaldia urtero 8 ordutan murriztuko eta asteko bi atseden egun jarraiak onartzen dira.

Proposamena berretsi ondotik eta ukitu txiki batzuen ondoren, akordioaren sinadura hurrengo orduetan eman daiteke.

Enpresa batzordeak eta ELAk bihar (ostirala) prentsaurrekoa emango dute goizeko 12etan sindikatuaren egoitzan Donostian. Aurretik langileen asanblada izango da toki berean.

Donostia 2003ko azaroak 20