MARIA CRISTINA HOTELEAN ERTZAINTZAREN JARRERA BORTITZA SALATU DU ELAk

2003/10/02

Ertzaintzak, greban dauden Maria Cristina Hoteleko langileen aurka izan duen gaur goizeko jarrera bortitza salatu nahi du ELA-Zerbitzuak federazioak. Gogoratu dezagun langile hauek 17 egun daramatzatela greban hitzarmen kolektiboaren defentsan. Behin behineko kontratua zuten langileek atzo kontratuak amaitzen zutenaren eskutitza jaso zuten. Ondorioz langile hauek hotelera hurbildu dira langabezian izena emateko behar duten dokumentazioa eskatzeko. Langile ebentualak hotelera sartu nahi izan dutenean Ertzaintzak sarrera galerazi die. Lagileek behin eta berriz azaldu diote ertzaintzari dokumentazio hori ezinbestekoa zela langabezia tramitatzeko. Ertzaintzak "pertsonal buruaren administrari eta mandatari" lana eginez, ugazabak dokumentazio hori prestatzeko astirik izan ez zuela eta handik aldegiteko esan die. Momentu horretan dokumentazioa prestatu bitartean langileek atean itxoitea erabaki dute, ondorioz ertzaintzak bortizki kargatu du langileen aurka, zebait pertsona zaurituz eta enpresa batzodeko bi kide atxilotuz. Atxiloketak gertatu eta ordu batera oraindik inkomunikatuta zeuden atxilotuak, mediku eta abokatuaren laguntza jaso gabe. ELA-Zerbitzuak-en ustez ertzaintzaren jarrera ulertezina da, langabezia eskatzeko behar duten dokumentazioa lortzen galeraziz, lagileen eskubideak eragotzi dituztelako Ulergaitza da ere ertzaintzaren jarrera zuzendaritzari bere burua eskaini diolako "eskirol eta mezulari" lana eginez.