Zizurkilgo Marie Brizard-eko langileak greban enpresaren itxieraren aurka
Marie Brizard 1968. urtetik dago Zizurkilen, eta edariak ekoiztu, prezintatu, banatu eta botilaratu egiten ditu.
Marie Brizard Frantziako Belvedere taldeko parte da, eta erabaki honekin, Zizurkilen berriz ere epe motzera apustu egiten duen multinazional baten aurrean daude, epe luzera, lantegiaren bideragarritasunaren eta enpleguaren alde apustu egin beharrean.
Langileak gaurtik hasita Greba mugagabe bat hastea erabaki dute, beraz, borroka luze eta gogor baten hasieran daude, "zeinean gizartearen eta Administrazio Publikoen babesa beharko duguna, bakoitza bere neurrian eta bere ahalmenen araberakoa".
"Mobilizazio hauen bitartez multinazionaleko zuzendaritzari espedientea bertan behera utz dezan eta gurekin batera, beste irtenbide bat bilatzen saiatzeko exigitzen diogu, lantegiaren bideragarritasunaren eta enpleguaren alde apustu eginez".