Markinan izandako heriotza salatzeko kontzentrazioa

2007/10/29
Urriaren 26an, goizaldean, emakume gazte bat hil zen Markinako Kauxot S.L enpresan izandako ezbeharrean. Emakumea leuntzeko makina batek harrapatuta hil zen. Heriotza hau salatzeko ELA, LAB, ESK eta STEE-EILASeko ordezkariak bilkura egin dute urriaren 29an enpresaren egoitzaren aurrean.

ELAk azpimarratu nahi duenez, makina bat aldiz salatu dira enpresaren segurtasun neurriak oso eskasak direla. Hala ere, zuzendaritzak ez du sekulan neurririk jaso.