Marta Verak bere hurbileko sindikatuen babesa jaso du Nafarroako Lehen Arretaren legez kanpoko erreforma defendatzeko

2014/06/25
Satsek, CCOOk, UGTek eta Afapnak Barcinaren Gobernuaren alde egiten dute legeak urratzeko orduan, murrizketak inposatzeko eta herri txikien osasun arreta kaltetzeko.

ELA sindikatuak erabat arbuiatzen du Osasun Arloko kontseilaria den Marta Verak Lehen Arretaren erreformaren aurrera segitzeko iragarritako erabakia. ELAk bere helegitea salatu zuena Nafarroako Parlamentuaren txosten juridiko ofizialak baieztatu du: Marta Veraren plana legez kanpokoa da.

Orain dela hilabete batzuk ELAk iragarri zuenez, plan honek Lehen Arretaren langileen baldintzak modu larrian aldatzen ditu, eta 2008an Herriz Herriko Larrialdietako Zerbitzuak sortzeko aho batez sinatutako akordioa urratzen du.

Beraz, ELAk berriro eskatzen du inposaturiko erreforma hau gelditzeko, batez ere Gobernuaren eta gutxiengo sindikalaren (Satse, CCOO, UGT era Afapna) arteko ituna dela kontuan hartuta. Besteak beste, itun honek langile askori 12 orduko lanaldi jarraituak (goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara) inposatzen dizkie, luzapen hori zaintzak bezala ordainduz eta ez aparteko orduak bezala. Azken finean, aurrezteko eta murrizketak egiteko neurria da, osasun arreta okertzen duena eta langileen baldintzak prekarizatzen dituena. Gauzak horrela, sindikatu sinatzaile baten aldarrikapenak (12 lanposturen sortzeko neurria, prekarioak badira ere) ez dauka inolako sinesgarritasunik.

Aparteko orduen inposaketa honek 200 bat balizko lanpostu berriak okupatzen ditu (legezko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa dela kontuan hartuta). Gainera, Parlamentuen abokatuek plan honek 2/2013 Foru Legea urratzen duela baieztatu dute, batez ere herrietako behar sanitarioak ez dituelako aztertzen, eta profesionalekin, tokian tokiko instituzioekin eta erakunde sozialekin kontatu gabe inposatu digutelako.

Hori dena gutxi izango balitz, Nafarroako Gobernuak ez du Parlamentuan bozkatzeko agindurik bete. “Orduan –ondorioztaten du ebazpen juridikoak- lege forala urratzen duela argi geratu da”. Betegabe horrek ondorioak ekar ditzake: “Administrazioaren arduradunek hartutako legez kanpoko erabakiak, ardura politikoak aparte, ondorio pertsonalak eragin ditzakete arlo zibilean, administratiboan, diziplinarioan zein penalean”.

Gauzak horrela, are ulergaitzagoa da Satse,CCOO, UGT eta Afapnaren jokaera, legez kanpoko itun honen sinatzaileak, eta ondorio penalak ekar ditzakeen neurri honen babesleak. Beste moduan esanda, sindikatu hauek Barcinaren Gobernuaren alde egiten dute legeak urratzeko orduan, kasu honetan murrizketak inposatzeko eta herri txikien osasun arreta kaltetzeko ahaleginean.

Zoritxarrez, bere jokaera zuzendu ordez, Satsek, CCOOk eta UGTek euren huts-egiteari eusten diote, baina hemendik aurrera legez kanpoko plan bati babesa ematen diotela ongi jakinda.