Martxan da Alternatiben Herria finantzatzeko crowfunding kanpaina
2015/09/17
Irailaren 16an Alternatiben Herria ekimena finantzatzeko crowfunding kanpaina hasi zen. Sarean egiten ari den diru-bilketa hau funtsezkoa da urriaren 24an Bilbon egingo den ekitaldi honen gastuak ordaindu ahal izateko
Diru-bilketa hasi eta lehen eguneko datuak oso onak direla esan dezakegu. Lehenengo 24 ordutan 2.760 euro bildu ziren, kanpainak aurrera jarraitu ahal izateko bildu beharreko diruaren %22.
Egin zure ekarpena: https://goteo.org/project/alternatiben-herria