Martxan da ELAren XIII. Kongresu Konfederala
Ondoren, Kongresuaren lehenengo atal nagusia etorriko da: azken Kongresu konfederaletik gertatu dena aztertzea, hots, 2008ko azarotik. Adolfo Muñoz, Txiki, egungo idazkari nagusia, izango da kudeaketa txostenaren lehen atala aurkezteaz arduratuko den laguna. Muñozen ostean Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren-albokoa, izango da Batzorde Eragilearen txostenaren aurkezpenak arduratuko den pertsona.
Arratsaldean eskualdeen eta federazioen txanda izango da; kudeaketa txostena erantzuteko aukera izango dute. Erantzunen txandaren ostean Adolfo Muñoz Txikik erreplikatzeko aukera izango du. Jarraian, Kongresuan parte-hartzeko eskubidea duten 736 delegatuek kudeaketa txostena bozkatu ahal izango dute.
Lehen egunari akabera emateko merezitako omenaldia egingo zaio Valentin Bengoari. Diskreziotik eta umiltasunetik ezinbesteko laguna izan da ELA Hego Euskal Herriko lehenengo sindikatua izatera heltzeko prozesuan.