Martxoak 2, 3 eta 4: greba Gipuzkoako paperraren sektorean

2007/03/01
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek grebara deitu dute martxoaren 2tik 4ra bitartean Gipuzkoako paperraren sektorean. Grebaren helburua negoziaketa mahaiak bizi duen blokeoa egoera apurtzea da.

ELAk salatzen duenez, Adegik ez du gatazkari irtenbide bat bilatzeko borondaterik. Azken bileran, urria bukaeran, egin zuen eskaintza lotxagarria da sindikatu honen iritziz, soldata igoerak ikaragarri txikiak direlako eta ez duelako lanaldiaren murrizketarik planteatzen.

Bestalde, ELAk otsailaren 17an, 23an eta 24ean izan ziren greben arrakasta azpimarratu nahi du, beste behin. Langile gehienek bat egin zuten deialdiarekin.