Martxoak 21, Xenofobia eta Arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna

2007/03/21
Martxoaren 21ean Xenofobiaren eta Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Urtero bezala, hainbat dira egun hori dela antolatu diren ekitaldiak; bertan gure gizartean oraindik ere bazterkeria eta diskriminazioa ematen direla gogora ekarriko da beste behin.

ELAk Martxoaren 21a dela eta antolatu diren ekintzetan parte hartzeko deia luzatu nahi die herritarrei. Ekintza horien artean, martxoaren 25ean izango dena nabarmendu beharra dago. Egun horretarako deituta dagoen martxa batek Trintxerpe eta Donostia lotuko ditu, oinez. Ekitaldia goizeko 11:30tan hasiko da, eta 13:00ak aldera amaitu, Donostiako Boulevardean.


Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako manifestazioak

Martxoak 21

Bilbo: Arriaga Antzokia, 20:00tan

Iruñea: Gazteluko Enparantza, 20:00tan

Gasteiz: Andramari Zuriaren Plaza, 20:00tan

Martxoak 25

Trintxerpetik Donostiarako martxa: 11:30tan