Martxoaren 21ean, Douglas lurrin dendetako langileek greba mugagabea hasiko dute kaleratzeen kontra

2022/03/17
ELAk greba mugagabea deitu du Nafarroako Douglas lurrin-dendetan, enpresak planteatutako kaleratzeen aurka. Douglasek 7 denda itxi nahi ditu Nafarroan, 11 Bizkaian, 4 Gipuzkoan eta 1 Araban. Guztira, 23 denda itxi nahi ditu Hego Euskal Herri osoan. Denda bakoitzean 6-7 pertsonak egiten dute lan, batez beste. Zuzendaritzak, halaber, geratzen den plantillaren lan-baldintzak okertu nahi ditu. Bizkaian, Douglaseko langileek greba mugagabea hasi dute gaur kaleratzeen aurka.

Pasa den astelehenean adiskidetze prozesua egin zutela Douglaseko zuzendaritzak eta sindikatuek SIMA bitartekaritza zerbitzuetan. Aurreko akordioa ez zela bete deitoratu zuten sindikatuek, ez zelako EEEa aurkeztu aurreko negoziaziorik egin. ELAk enplegu erregulazio espediente hori bertan behera uzteko eskatu du. Zuzendaritza, ordea, ez dago prest eta uko egin dio beste negoziazio bideak aztertzeari.

Era berean, ELAk eskatu du Douglaseko langileen lan baldintzak hemen negoziatzeko, eta ez Madrilen. Hori lortzeko greba deitzea erabaki du ELAk.