Martxoaren 26an, manifestazioa egingo dute Bilbon argiaren prezioaren igoeraren aurka, "Sakeoari Ez. ¡Derecho a la energía!” lelopean

2022/03/24
Hainbat erakunde ekologistak, gizarte mugimenduk eta sindikatuk (ELA barne) manifestazioa deitu dute martxoaren 26rako, larunbata, Bilbon, argiaren eta energiaren prezioaren igoeraren aurka protesta egiteko. Sakeoari ez! Lelopean Energia eskubidea! Martxa arratsaldeko 6etan hasiko da Arriaga plazatik. Deialdia egin duten erakundeek salatu dutenez, egungo argindarraren igoera bultzatzen duten faktore koiunturalak dauden arren, sakoneko arazoa konpainia elektriko handien neurrira egindako sistema elektrikoaren diseinua da.

Argindarraren igoerarekin batera bestelako zerbitzu eta produktuen igoerak ere etorri dira, besteak beste, gasa edota petrolioa ere izugarri igo dira azken hilabeteetan eta etxebizitzaren prezioak ere maila historikoak gainditu ditu.
Azken urtean zehar hilabetetik hilabetera izandako argindarraren prezioaren igoeraren eraginez, dagoeneko ohitu gara gehiengo historikoen errekorren inguruko albisteak etengabe entzuten, eta atzera begiratzen badugu gaur duela urte bete ordaintzen genuaren bikoitza ordaintzen ari gara gaur. Ondorioz geroz eta zailagoa da hile bukaerara iristea.
Bizitzaren prezioak gora egiten du zentzu guztietan langile klasearentzat eta argindarrari dagokionez aipatzekoa da hamar familiatik batek ez daukala fakturak ordaintzeko aukerarik. Sistema honek obrezia energetikora kondenatzen gaitu, zalantzarik ez dago.
Prezioen igoerak aldez aurretik zeuden desorekak biderkatzea eragin du, eta modu larriagoan eragiten die honek jendarteko sektore batzuei, besteen artean: gazteei, emakumeei, aniztasun funtzionala daukaten pertsonei, pertsona migratuei eta bereziki egoera irregularrean dauden pertsonei.
Beharrezkoa da argindarraren prezioaren igoera langile klasearen pobretzean eta prekarizazioan indartzen den sistema kapitalistaren baitan ulertzea, pobre eta aberatsen arteko arrakala geroz eta nabariagoa bilakatzen delarik. Sistema honek planetaren mugei muzin egiten die, eta baita pertsonen beharrei ere.
Argindarraren prezioaren igoera eguraldiaren fenomenoa izango balitz bezala aurkezten digute interes politiko eta ekonomikoek, gizakion borondatetik kanpo gertatzen den fenomenoa bat izango balitz bezala; aldiz, errealitatea hortik oso urrun gelditzen da.
Oligopolio elektrikoak aberastasunak pilatzen dituen bitartean, milaka pertsonek jateko erosketa egin eta argia piztu erabaki behar dute, eta hau onartezina da.

Deitzen dute:
Ekologistak Martxan, Sukar Horia, Azet, Alogerekoak, Auzo Elkarteen Federakundea, ELA, LAB, CCOO, STEILAS, Komite Internazionalistak, Gu Ere Bagara Bilbo, Ernai, Sortu, Greenepeace.