Martxoaren 29ko greba orokorreko eskaera aurkeztu da Bilbon eta Iruñean
Amaia Muñoak, idazkari nagusiaren-albokoak, zera adierazi du. ”Gure ardura eta konpromisoa langile-klasea defenditzea dela, langile-klase guztia: enplegua dutenak eta ez dutenak”.
Bere esanetan, erabaki diren eta iragarri zaizkigun murrizketekin batera, gure eskubide guztiak deuseztatu nahi dituzte. “Erreformaren ondorioz lan-harremanaren arautzetik beste aldi batera goaz, enpresarioaren legera alegia: alde bakarreko erabakiak hartzeko erabateko aukera ematen dio, eta langileak babesik gabe uzten ditu”, gaineratu du.
Muñoaren iritziz, erreformak ez du enplegurik sortuko. “Kaleratzea merkatuta ez da kontratazioa gehitzen; ondorio bakarra kaleratzea erraztu eta merkatzea da”.
Honen aurrean ELAk gure esku dagoen guztia egingo duela azpimarratu du: “odoljario hau geldiarazteko eta gure eskubide laboral zein sozialak berreskuratzeko”.
“Gure erronka da gizartearen gehiengoa, agintzen dutenen erabakiak kaltetutako gehiengoa, erantzuteko kalera dadin. Mobilizazioa oso garrantzitsua da argi zuteko ez gaudela ados; ez garela isilduko. Dena kendu nahi digute, eta gainera bake soziala egotea nahi dute”.
Muñoaren hitzetan “ELAk argi ikusi du: erantzuna antolatu egin behar da, eta hori da Greba Orokorra”. “Lan-esparru bakoitzean antolatzea eta erantzun zabalago bat eratzea, beste gizarte-eredu baten alde gauden erakunde sindikal eta sozialekin batera, eta fiskalitateari, osasungintzako gastuari, irakaskuntzari eta gizarte-babesari buruz proposamen konkretuak plazaratzen ditugun guztiokin”.