Martxoaren 3ko gertakarien oroimenezko ekimenak

2006/02/23

Hogeita hamar urte bete dira 1976ko martxoaren 3an Gasteizen polizia San Frantziskoko elizan sartu zela tiroka bertan batzartutako langileak ateratzeko. Bost langile hil ziren eraso honen ondorioz eta ehundaka zauritu ziren. ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek manifestaziorako deia egin dute martxoaren 3rako, gertakari lazgarrien oroimenez eta ganorazko ikerketa bat eskatzeko. Izan ere, hildako langileen senideek behin eta berriz salatzen dutenez, sarraski horren arduradunek ez dute zigorrik ordaindu.

Bestalde, egun horretan Lluis Llach abeslari kataluniarrak kontzertu berezi bat emango du. Besteak beste, Campanades a mors kanta ezaguna kantatuko du, duela hogeita hamar hildako eta zauritutako langileen omenaldi gisa.