Martxoaren 3rako manfestazioa deitu du ELAk, beste hainbat sindikaturekin batera
2016/03/03
Aurten 40 urte bete dira orduko langile borroka eredugarriak eta haiengandik sortutako giroa geldiarazteko Estatuaren botere faktikoek gauzatu zuten sarraskia gertatu zirenetik. Arratsaldeko 19etan Gasteizko Andre Mari Zuriaren enparantzatik abiatuko den manifestazioarekin gogoratu nahi dira eraildako bost langileak eta hamarnaka zaurituak.
Urteen joan etorria ez digu ahantzarazi zer oihartzuna izan zuen borroka hark Arabako gizartean,
Bestalde, Adolfo Muñoz Txikik esan du borrokan jarraitzeko arrazoi aski badela. "Gasteizen hil zituzten bost langileei egin diezaiekegun omenaldirik hoberena beren borrokari eustea da". Idazkari nagusiak parte hartu du prekarietatea salatzeko ELAk Iruñean antolatu duen ekitaldi batean. Protesta hainbat puntutan egin da, esaterako Dia saltokiaren, Nafarroako Ospitalaren eta Volkswagenen aurrean.