Martxoaren 7an, Legutioko CIE Recytec enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute konbenioaren alde

Martxoaren 7an, Legutioko CIE Recytec enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute konbenioaren alde
Legutioko CIE Recytec enpresako batzordeak greba mugagabea deitu du martxoaren 7tik aurrera konbenioaren alde. Lan hitzarmen berriaren negoziazioak 2020an hasi ziren, baina geldirik geratu ziren Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren eta enpresak pandemian zehar egindako aldi baterako lan-erregulazioen ondorioz. Lortutako irabaziak ugariak izan arren, negoziazioei berriro ekin ondoren, CIE Recyteceko zuzendaritza ez dago prest KPIaren igoerak modu bateratuan onartzeko, ezta lan-eskubideetan aurrerapenik egiteko ere.

Sindikatuak aurkeztutako plataforma enpresaren irabaziekin bat datozen soldata-igoerak aurreikusten ditu, soldata duina, bidezko lanbide-sailkapena, ABLEen abusua mugatzea eta beste hobekuntza batzuk ahalbidetzeko.

Enpresak langileen lan-baldintzak hobetzeari uko egin zionez, langileek greba mugagabea egitea erabaki zuten, martxoaren 7tik aurrera. Beren ustez, sortzen duten aberastasunak isla izan behar du beren lan-baldintzetan, eta Arabako metalaren sektoreko hitzarmen bat aldarrikatzen dute ildo beretik.

CIE Recytec burtsan kotizatzen duen CIE Automotive euskal multinazionalarena da, eta 2021ean 3.269,1 milioi euro sartu zituen (2020an baino % 13 gehiago) eta 267,5 milioi euroko irabaziak izan zituen (2020an baino % 44 gehiago), 63,9 milioi dibidenduetan banatuta.