Martxoaren 9ko grebaren inguruan

2006/03/06

Asteburu honetan datorren ostegunerako (martxoak 9) greba orokorra egiteko deialdia iragarri da. Batzorde Eragileak ELAko erakunde, arduradun eta milintante guztiei honakoa jakinarazten die:

-ELAk deialdi horren berri komunikabideen bitartez besterik ez du izan.

-ELA bilerak egiten ari zen beste sindikatuekin eta presoen eskubideen aldeko elkarteekin Igor Angulo eta Roberto Saizen heriotza dela-eta sortu den egoerari erantzun bateratua ematearren. Edonola ere, greba orokorra ez zegoen eztabaidatu diren erantzuteko aukeren artean.

-ELAk ez du ostegunerako deitu den greba orokorrarekin bat egingo.