Martxoa 21, Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako eguna

Honelako legeen oinarria arrazismo instituzional bat da, harresiak eta oztopoak eraiki nahi dituena, eta gizartean indiferentzia sorrarazten duena, beldurretik, ezjakintasunetik eta elkar ezin ulertzetik abiatuta.
Errealitate honi ezin diogu gehiago ezikusiarena egin; edozein adierazpen arrazista arbuiatu behar dugu eta arrazismo instituzionalaren politikak salatu. Horregatik, gaur, martxoak 21, arrazismoa eta xenofobia salatzeko eguna denez, bestelako politikak exijitzen ditugu, gizarte honetan guztiontzat iritsi ditugun eskubideak eta balioak benetan gauza daitezen.
Manifestazioak -
Bilbon, 2012ko martxoaren 23an, ostiralea
19:00. Arraiaga Plaza
Iruñan. 2012ko martxoaren 24an, larunbata
13:00. Gasteluko Plazan
Donostian, 2012ko martxoaren 25ean, igandea
11:30. Trintxerpeko Azokan