Pasaiako Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzua

Matia Goxarak lan baldintzak hobetzeko funtsak bereganatu nahi ditu

2025/07/11
Pasaiako Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzuko (ELZ) langileek elkarretaratzea egin dute zerbitzua kudeatzen duen enpresak, Matia Goxarak, Udalak lan baldintzak hobetzeko jarri dituen baliabide ekonomikoen igoera bere etekinak handitzeko nahi duela salatzeko. Lanuztea deitu dute uztailaren 17rako.

Azken hilabeteetan, langileek bilerak egin dituzte Pasaiako Udalarekin, eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan lan egiten duten langileen lan baldintzak hobetzeko borondatea agertu dute. Udalaren proposamenen artean, arreta orduen igoera — kontratuetan partzialtasuna murriztea eta soldatak hobetzea ahalbidetuko lukeena — eta hitzarmen berrirako baliabide ekonomiko handiagoa nabarmentzen dira.

Hala ere, ELZ kudeatzeko azpikontratatutako enpresak, Matia Goxarak, beretzako gorde du aurrekontu igoera hori. Enpresaren proposamenak soldata igoera baino ez du aurreikusten —Udalak planteatutakoa baino txikiagoa—, eta kanpoan uzten ditu Udalak jasotzen dituen lanaldiarekin, atsedenaldiekin eta egonkortasunarekin lotutako beste funtsezko hobekuntza batzuk.

Enpresaren jarrera horrek prekarietatea betikotzen du zaintza bezalako sektore feminizatu eta funtsezko batean, eta blokeoa dakar negoziazioan. Diru publikoa zerbitzua ematen dutenen lan baldintzak hobetzeko erabili behar da, ez enpresaren etekinak handitzeko.