Maxam enpresan (Galdakao) 60 kaleratze baino gehiago ekarriko dituen akordioa errefusatzen du ELAK

2022/03/18
Zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta SIX sindikatuek -enpresa batzordearen gehiengoak- kaleratzeak bermatzen dituen akordioa lortu dute, Zuazoko lantegiaren etorkizuna arriskuan jarriz. Beraz, greba bertan behera geratu da bermerik gabe eta grebarako deialdiko helburuetako bat bera ere lortu gabe. Horregatik, ELAk erabat errefusatu du UGT, CCOO eta SIX sindikatuek enpresako zuzendaritzarekin hitzartutakoa.

Gainera, ELAk ez du ulertzen zergatik ez zuen atzo komitearen gehiengoak langileekin batzarrik egin nahi izan. Otsailaren 16az geroztik lanpostu guztien defentsan greba egiten ari diren langileei ez zieten utzi eztabaida izaten eta parte hartzen. Ondorioz, batzar hori egin gabe egin zuten bozketa UGT, CCOO eta SIX sindikatueek. Eta, beraz, enpresako zuzendaritzak parte hartze aktiboa izan zuen greba bertan behera uztearen alde bozkatzeko, agerian utziz zuzendaritza eta Komitearen gehiengoa eskutik joan zirela.
Hala eta guztiz ere, ELAk balio handia eman nahi dio 30 egun baino gehiagoz plantillak erakutsi duen jarrerari, eta Zuazoko fabrikaren etorkizunaren alde, enplegua defendatzen jarraituko du.