Urduliz trokelgintza

Mecaner enpresa ixtearen aurka agertu da ELA

2023/09/01
Urdulizko Mecaner enpresa itxi nahi duela iragarri dio gaur zuzendaritzak langile batzordeari, eta horretarako kaleratze prozedura abiatuko duela. ELA adierazi nahi du itxieraren kontra dagoela. Trokelgintza sektoreko enpresa da Mecaner S.L.U., sei hamarkada baino gehiago daramatza automobilgintzan, eta egun 144 langile ditu.

ELAk harriduraz hartu du Stellantis taldearen erabakia, nahiz eta sindikatuak hilabeteak daramatza salatzen taldea nahita ari dela Mecaner Urduliz lantegiko lan karga txikitzen, eta, ondorioz, Mecaner enpresari esleitutako lanak taldeko beste lantegi batzuetara desbideratzen.
ELAk uste du Mecaner Urduliz lantegia bideragarria dela, eta Stellantis taldeari eskatu dio bere erabakia berraztertzeko, produkzio lantokia zein lanpostuei eusteko neurriekin.

Industria politika Mecanerreko bezalako egoeretan azaleratzen da. Horregatik,ELAk Jaurlaritzari eskatzen dio babes dezala Mecaner, ez dezaten lantegia itxi eta lanpostuei eusteko.