Mendekoen arretarako euskal sistema publiko baten aldeko kanpaina

2006/10/01
Mendekoen Arretarako Euskal Sistema Publikoaren aldeko plataformak, izena ematen dion leloarekin lotutako sinadura bilketa kanpaina hasi du gaur, urriak 2. Kanpainari hasiera emateko, plataforma osatzen duten erakundeek ekitaldi bat burutu dute Bilboko Plaza Zirkularrean, goizeko 11:00tan.

Plataformako ordezkariek azpimarratzen dutenez, "mendekotasun egoeran daudenei laguntzeko zerbitzua Euskal Sistema Publikoan sartzeko aldarrikapena egiten dugu, denok daukagulako behar dugunean zainketak jasotzeko eskubidea".

Mendekoen Arretarako Euskal Sistema Publikoaren aldeko plataforma, honako erakundeok osatzen dute: ELA, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Ermuko Emakumeen Asanblada, Etxe Langileen Elkartea/ATH-ELE, Argitan (Barakaldo), Basauriko Emakumeen Taldea, Plazandreok, Neba-Neba (Sestao), Bilgune Feminista, CCOO, CGT, ESK, LAB eta STEE-EILAS.