Mendekuan oinarritutako espetxe politikaren amaiera esijitzen du ELAk

2004/07/08

Oihane Errazkin preso donostiarraren heriotza tamalgarriak euskal presoek bizi duten egoera dakargu begien aurrera: senideengandik urrutiratzea, sakabanaketa, isolamendua, eskubideen ukazioa...

Atxilotua edo zigortua egoteagatik inork pertsona legez dagozkion eskubideak galdu behar ez balitu ere, hori da zehazki bere burua zuzenbidezko estatutzat daukaten Frantzia nahiz Espainian gertatzen ari dena; izan ere, erabaki politiko hutsez zuzenbidearen eta gizatasunaren aurkako bizi-baldintzak inposatzen zaizkie presooi, horrela beraiei eta bere ingurukoei zigorra biderkatuz. Horregatik, berriz ere, mendekua eta erabilpen politikoan oinarritzen den espetxe politikaren amaiera eskatzen du ELAk.