Mercadonak 5 langile kaleratu ditu arrazoirik gabe pandemiaren erdian eta inoiz baino gehiago fakturatzen ari denean

2020/04/02
Supermerkatuen hornidura faltak beldurra sortu zuen eta ondorioz, etengabe hazten joan dira salmentak. Alabaina, Mercadonak, Basauriko saltokiko bi langile eta Gasteizko zentro logistikoko hiru, arrazoirik gabe kaleratu ditu. ELAk horrelako kaleratzerik onartuko ez duela aurreratu ondoren, enpresak lan-karga onartezinak eta lanaldi amaigabeak bere gain hartzen dituen plantilla otzantzea helburu duela salatu du, eta horregatik, ordutegian eta lanaldietan etengabeko aldaketak egiten ari dela. Hori guztia, enpresaren beharren arabera eta langile bakoitzaren egoera pertsonala kontuan hartu gabe.

Norbait osasun-krisi honetatik onura ateratzen ari bada, hori elikaduraren sektorea da, azken asteotan hornikuntza eza medio, familien izuaren probesten ari dena.

Bere jardueraren eta salmenta mailaren hazkunde nabarmena ikusi du Mercadonak. Baina hau, osasun-krisiaren ondorioz presioa eta lan-kargak izugarri handitu lortu du, langileek egin duten ahaleginaren kontura alegia, ordutegi-aldaketa etengabeekin eta langileen zein hauen osasuna arriskuan jarriz: asko izan dira koronabirusean positibo eman duten langileak, baina supermerkatuen kateak dendetako errealitatea eta egoera ezkutatzen saiatzen dira behin eta berriz.