Mercedes Benz-en garbiketa egiten duten enpresen (Uni2, Ramel y Gigabar) bilkura.

2004/06/02

Gasteizko Mercedes Benz-en garbiketa zerbitzua egiten duten enpresetako batzordeek, Uni-2, Ramel eta Gigabar, enpresa honen aurrean bilkura bat egin dute gaur 13:00etatik 15:00etara, mutinazionaleko azpikontratek hitzarmenaren defentsan duela hilabete hasi zituzten mobilizazioekin jarraituz.

Urte erdia bete da hitzarmena negoziatzen hasi zenetik eta geroztik patronalak lortutako eskubideen murrizketa besterik ez du eskaini. Azken proposamenean %3ko soldata igoera eskasa isladatu du.

Eskaintza hau probokaziotzat harturik, enpresa batzordeek mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute, honela gaurko mobilizazioaz gain ekainaren 7an langileen asanblada egingo da jarraitu beharreko neurriak erabakitzeko.